XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

13. Luis Mitxelena Elissalt (1915-1987)

Berau izan da, ezpairik gabe, gure aroan Euskalerriko Hegoaldeak ezagutu duen euskal jakintsurik handiena. Errenterian (Gipuzkoa) jaioa. Irakasle izan zen Salamanca, Gasteiz eta Donostian.

Euskaltzain bezala euskal batasuna, aditz batua, eta H letraren onarpena bultzatu zituen. Gaurko euskara batua, euskalkiak sortu baino lehenagokoari hurbil zedila zen bere jomuga eta xedea. Horretarako esan beharrik ez dago ikerketa sakonak egin behar izan zituen euskalkiak baino lehenagoko euskara batu hura zer-nolakoa zen jakiteko.

Hona hemen zein izan zen Mitxelenaren doktor-lana Madrilgo Unibertsitatean aurkeztua: Fonetica Histórica Vasca; Donostian 1961. urtean argitaratua. José Vallejo maisuaren gidaritzapean egindako lana.

Mitxelenaren ikerketak lehenagoko euskara batuak gaurko euskalkiak baino lehenagokoak zer egitura zuen argitu nahi dute bada, nolabait bion artean zubia egin nahirik.